Uztailaren 1etik 14ra merke eta on jateko aukera izango da hiriko hainbat jatetxetan
‘San Sebastian Gipuzkoa Restaurant Week’ ekimenaren saio berria aurkeztu dute. Ekimen honen bidez maila handiko hainbat jatetxetan prezio onean jateko aukera ematen dute. Gainera, aurtengoa laugarren urtea da baina lehen aldiz egingo dute ekimena udan. Martxoan egin zen 2013ko lehen saioa, eta uztailaren 1etik 14ra burutuko da bigarrena.
Gipuzkoako 25 jatetxek hartuko dute parte ekimen honetan. Aurreko saioetako arrakasta ikusirik jatetxe askok errepikatuko dute eta bost jatetxe berri ere batu dira, tartean Donostiako Patxi Aizpuru Parte Zaharreko jatetxea eta Aieteko Bera Bera.
Jatetxe hauek kalitate goreneko menuak eskainiko dituzte 25 euroan astean zehar eta 30 euroan asteburuan; kopuru honi BEZa gehitu beharko litzaioke.
Erreserbak Sansebastianrestaurantweek.com egin behar dira.
Ekimen honen helburua bisitari eta bertakoen arteko elkarbizitza sustatzea da gatronomiaren bidez. Eta baita garaian garaiko produktuak eta bertako nekazari, abeltzain nahiz arrantzaleek ekoitzitako produktuen salmenta bultzatzea ere. “Horrela turismoa sustatzeaz gain, beste sektoreen garapenean ere laguntzen dugu”, adierazi du Josu Ruizek.
Ekimenaren arrakasta erabiltzaileen datuetan islatzen da. Lehen urtean 300 menu eskaini zituzten eta iaz 1300 otordu.
Beasaingo Dolarea, Debako Urgain, Hondarribiko Laia eta Sugarri, Irungo Singular Food, Oiartzungo Etxe-Zahar, Pasai Donibaneko Ziaboga, Tolosako Fronton, Zarauzko Kirkilla Enea, Zumaiako Basusta eta Marinaberri eta Donostiako Abakando, Albiztur, Astelena, Barkaiztegi, Bera Bera, Bodegon Alejandro, Bokado San Telmo, La Fabrica, La Madame, La Muralla, Narru, Ni Neu eta Patxi Aizpurua dira ekimenarekin bat egin duten jatetxeak.