Segiko kide izatea egotzita, sei donostiar epaituko dituzte
Guztira 40 gazte epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean; urriaren 14an hasiko da epaiketa.
Segiko kide izatea egotzita, 40 gazte epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean. Sei donostiar daude epaituen artean: Maialen Eldua (Egia), Asier Coloma (Parte Zaharra), Mikel Esquiroz (Intxaurrondo), Garazi Rodriguez (Gros), Aitziber Arrieta (Parte Zaharra) eta Eihar Egaña (Amara). Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak 2009an egindako sarekadan atxilotuak izan ziren. Asier Coloma izan ezik. Coloma ez zuten etxean aurkitu hura atxilotzera joan zirenean. Urtebete geroago atxilotu zuten Lapurdin. Paueko Auzitegiak bere aurkako euroagindua onartu ostean, espainiaratu egin zuten. Aurretik ezarritako zigor batengatik egon da preso Darocako espetxean. Joan den ekainaren 13an aske geratu zen. Orain, Segiko kide izateagatik baldintzapeko askatasunean dago, epaiketaren zain.
Egun, epaituak izango diren gazte guztiak aske daude. Askok inkomunikazio aldian torturak pairatu izana salatu zuten; donostiarren kasuan, guztiek. Hain zuzen, Maialen Elduak egiatarrak tortura izan zuen hizpide Euskal Memoriak iazko abenduan antolatutako jardunaldi batean. Fiskalak seina urteko espetxe zigorra eskatu du guztientzat.
Urriaren 14, 15 eta 16an, azaroaren 25, 26 eta 27an eta abenduaren 9, 10 eta 11n egingo dituzte saioak. Maialen Elduak Irutxuloko Hitzari azaldu dio oraindik ez dakitela nola jarraituko duen epaiketak urtarriletik aurrera. Oier Ibarguren amaratarra ere sarekada berean atxilotu zutela azaldu dio Irutxuloko Hitzari. Halere, epaiketa honetan ez dute apaituko. Ibarguren 2009ko azaroan atxilotu zuten Segi erakundea berrosatzea egotzita. 2010ean aske utzi zuten, fidantza ordaindu eta gero. Joan den otsailean Frantziako Poliziak atxilotu zuen Moulins herrian, Montxo Arkaitz Varearekin batera. Zortzi kargu egozten dizkiete; horien artean talde terrorista bateko kide izatea, armak eduki eta garraiatzea, eta dokumentu eta matrikula faltsuen erabilera.
Hauek dira epaituko dituzten gazte guztien zerrenda: Irati Mujika Larreta, Ainara Bakedano Cuaresma, Jon Anda Velez de Mendizabal, Jon Ziriza Murugarren, Gaizka Likona Anakabe, Olatz Izagirre Sarasti, Jon Telleria Barrena, Aitziber Arrieta Pagoaga, Garazi Rodriguez Rubio, Maialen Eldua Azkarate, Eihar Egaña Garcia, Euken Villasante Sarasibar, Mikel Esquiroz Perez, Mikel Ayestaran Olano, Xumai Matxain Arruabarrena, Aritz Lopez Urgarte, Asier Coloma Ugartemendia, Eñaut Aiartzaguena Bravo, Mikel Arkaitz Totorika Valle, Nahia Elena Aguado Marin, Idoia Iragorri Petuya, Xabier de la Maza Peña, Haritz Petralanda Mugarra, Ibai Esteibarlanda Etxeberria, Carlos Renedo Lara, Zuriñe Gogenola Goitia, Jon Liguerzana Ajuriaguerra, Nestor Silva Ibañez, Unai Ruiz Pou, Goizane Pinedo Apaolaza, Jagoba Apaolaza Castro, Zumai Olalde Saez de Uragain, Aitor Liguerzana Ajuriaguerra, Bittor Gonzalez Villamayor, Amaia Elkano Garralda, Garbiñe Urra Larrion, Itxaso Torregrosa Arteaga, Oier Zuñiga Perez de Urabain, Fermin Martinez Lacunza eta Artzai Santesteban Arizkuren.
Erlazionatutako edukiaAsier Coloma aske geratu da