Herri kirolak eta sagardoa nagusi izan dira Altzako jaietako San Martzial egunean
San Martzial eguna izaten da urtero Altzako jaietako egun handia. Eguraldi ona lagun, giro ederrean ospatu dute eguna aurten ere. Herri kirolak eta sagardo dastaketa izan dira egitarauko jarduera nagusiak, eta IRUTXULOKO HITZA bertan izan da irudi ederrenak eskuratzeko asmoz. Plazan bertan, Fausto Muguerza eta Ernesto Espeleta enbor mozketan aritu dira, bai aizkorekin bai motozerrarekin erakustaldiak eginez; Agustin Landarbide harri-jasotzaileak, berriz, lau harri desberdinekin erakustaldiak egin ditu. Ondoren, giroa frontoira igaro da, bertan egin baitute sagardo dastaketa.