Ur-Kirolak garaipen batekin itzuli da Sevillatik
Arrauneko aulki mugikorrean, Espainiako Txapelketa jokatu dute asteburuan, Sevillan. Zehazki; heldu, junior, 23 urtez azpikoak eta beterano mailetan izan dira lehiak. Bertan izan da Ur-Kirolakeko ordezkaritza zabal bat, eta pozik itzuliko dira. Izan ere, emakumezkoen junior mailako ontzi bikoitzean urrea lortu du Urkik. Irudian ikus daitezke Urkiko Elene eta Leire, Sevillako podiumean.
URKIREN EMAITZAK, ESPAINIAKO TXAPELKETAN:
Gizonezkoak:
- Biko juniorra, bosgarren
- Bakarkako juniorra, laugarren
- Lauko juniorra, seigarren
- Lauko heldua, bosgarren
- Biko heldua, laugarren
- Biko juniorra, txapelduna
- Biko heldua, bosgarren