
Juan Perez Agerrigoikoa artista donostiarrak erakusketarako sortutako instalazioa (Argazkia: E. Zabala)
Hiria duela 200 urte erre zutela eta, hainbat eta hainbat jarduera eta erakusketa osatzen ari dira aurten. Koldo Mitxelena Kulturuneak ere bat egin nahi izan du urteurrenarekin, arte garaikidearen ikuspegitik. Hala,
(H)istorio konparaezinak. Ereserki, ezpala eta kalezuloak erakusketa osatu dute. Hainbat artistek historiako gertakari anitzen inguruan egindako hamahiru lan jaso dituzte bertan, instalazioak, bideoak, argazkiak eta marrazki serieak osatuz. Zehazki, horietako lau artistek Koldo Mitxelenako erakusketarako lan bana egin dute, Donostiako gertakarietan zentratuz. Haizea Barcenila komisarioak azalpenak eman ditu prentsaren aurrean, gaur goizean. Azken batean, Donostiak 1813an bizitako batailaz eta suteaz iritsi zaigun informazioa landu dute, hau da, historia eta bere interpretazioa, memoria, artxiboa edo oroimena bezalako kontzeptuen inguruko hausnartuz.
Erakusketarako bereziki lanak sortu dituzten artistak honakoak dira:
- Juan Perez Agerrigoikoa (Donostia, 1963).
- Alex Reynolds (Bilbo, 1978).
- Tania da Fonte (Portugal, 1978).
- Vicent Labaume (Frantzia, 1965).
Juan Perez Agerrigoikoak, esaterako, instalazio berezia osatu du erakusketarako. Zehazki, gerrak eta trajediak, gaur egun, ospakizunekin gogoratzearen inguruko gogoeta egin du. Bertan behera gertutako festa bat irudikatu du, puxtarri, banderatxo, konfeti, serpentina eta guzti. Denborak aurrera egin ahala, itxura geroz eta okerragoa izango du jaiak, puxtarriak hustuko baitira… eta itxura kaxkar horrek ere bere esanahia izango du.
Erakusketarako sarrera doakoa da, eta astelehenetik larunbatera egongo da ikusgai, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Urriaren 11 arte egongo da zabalik.
-
-
‘(HI)istorio konparaezinak’ erakusketa (Argazkia: E. Zabala)
-
-
‘(HI)istorio konparaezinak’ erakusketa (Argazkia: E. Zabala)
-
-
‘(HI)istorio konparaezinak’ erakusketa (Argazkia: E. Zabala)