Gipuzkoa Basketek gorengo mailan jokatzen jarraitzeko baldintzak betetzen dituela dio ACBk
Gipuzkoa Basketek jakinarazi duenez, ACBren ohar bat jaso du, eta bertan dioenaren arabera, gorengo mailan jokatzen jarraitzeko baldintzak betetzen ditu Donostiako klubak. Orain, saskibaloi kluben elkarteak bihar izango duen bileraren zain dago GBC, bertan hartuko baitute azken erabakia. Alvaro Bilbao GBCko presidentea pozik agertu da albistearekin, bai klubarentzat bai zale gipuzkoarrentzat oso pozgarria dela uste baitu.


