Adineko pertsonentzat babestutako etxebizitzak egingo dituzte Erdialdean
Arrasate kaleko 51. zenbakian babestutako 38 etxebizitza egingo dituzte adineko pertsonentzat. Eraikina Zorroaga fundazioarena da, eta gaur egun hutsik dago. 416 metro karratu ditu, eta babestutako etxebizitzak egiteaz gain, beheko solairua hainbat behar sozialetarako egokituko dute.
Udala eta Zorroaga fundazioaren akordio baten ondorioz hartu dute erabakia, eta 2014an hasiko dituzte lanak. Jon Albizu, gizarte ongizateko zinegotziaren esanetan, “babestutako etxebizitza hauek egitearen helburua adineko pertsonei kalitatezko zerbitzu bat ematea da, eta etxebizitzak Erdialdean egotea oso garrantzitsua da gainera, ohiko harremanak mantendu eta eguneroko bizitzarekin jarraitzen lagunduko dielako”.