Arriskuaz ohartarazteko banderak, Zurriolan
Arriskuaz ohartarazi eta surflari naiz bainatzen ari diren pertsonei kontuz ibili behar dutela adierazteko hiru bandera jarriko dituzte bihartik aurrera Zurriola hondartzan.
Izan ere, hondartza honetan sarri gertatu ohi dira surfalari eta uretan dabiltzan gainerako pertsonen arteko tira birak. Hemendik aurrera, elkar errespetatu eta adi ibili beharko dute guztiek.