Garberako luizia. (Argazkia: Nagore Koch)
Luizi batek kalteak eragin zituen Intxaurrondon, Garberako zeharbideko ezpondan. Udalak Tximistarri S.L enpresari esleitu dizkio lanak 198.000 euroko aurrekontuarekin, eta hilabete eta erdian lanak amaitzea espero dute.
Errepidera eroritako lurrak garbitu eta maldan ezegonkor gelditu diren lurrak kentzea erabaki dute. Ondoren hondakinak karearekin nahastuko dituzte eta horma bat egingo dute.
Bide batez, parkeko goialdeko bidexka berreraiki eta zeharbide berrian landareak jarriko dituzte.