Sare batekin uretako zaborrak biltzen. (Argazkia: PSE-EE)
PSE-EEko kideek beren ezinegona adierazi dute Donostiako hondartzak “oso zikinak” daudelako, eta eguraldi ona lagun, jende ugari etortzen ari bada ere hondartzetara, “ez delako garbiketa lanetan behar adinako ahaleginik egiten”.
Uretan nahiz hondarretan zikinkeria ugari dagoela salatu du Miguel Angel Diez zinegotziak, eta eguneroko garbiketekin nahikoa ez bada, zerbitzua handitzeko eskatu dio udal gobernuari. Bere hitzetan, “ez da batere erosoa hondakin artean paseatu edo bainatzea. Udal langile bat aritzen da sare baten bidez uretako zaborrak biltzen, baina bistan da berak bakarrik ezin duela itsas bazter guztia garbitu”.
Giroa beratu den neurrian marmokak ere ugaritu dira uretan. Diezen arabera, “marmokak naturalak dira, eta horien aurrean beharrezko neurriak hartzea besterik ez da geratzen, baina hondartzetako zaborrena murrizketen eta kudeaketa txarraren ondorio bat besterik ez da”.