Josetxo Etxeberriaren aldeko hileta elizkizuna gaur arratsaldean egingo dute
Josetxo Etxeberria larunbatean hil zen 72 urte zituela, gaixotasun larri baten ondorioz. Gaur egingo dute bere aldeko hileta elizkizuna, Groseko San Inazio elizan, 18:00etan. Grosekoa zen izatez Etxeberria, eta bertan bizi zen egun. Gipuzkoako Pilota Federazioko Presidentea izan zen 1990 eta 1998 artean, eta ondoren, 2000 eta 2008 bitartean, Gipuzkoako Arraun Federazioko presidente postua bete zuen.