Donosti Cup txapelketako partida bat, Martuteneko futbol zelaian. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Behin Donosti Cup txapelketako partidak amaiturik, bihar bertan, uztailak 9, hasiko dira Martuteneko futbol zelaia berritzen.
Oso egoera txarrean dagoen belar artifiziala kenduko dute eta bide batez ureztapen sistema ere aldatuko dute. Lanek 98.736 euroko aurrekontua dute, eta hilabete bukaerarako bukatzea espero dute.
Martutene futbol zelaia 1997. urtean egin zuten, hondarrezko futbol zelai zaharraren gainean. Futbol zelai hau Martutene Kirol Elkarteak kudeatzen du eta hiriko futbol talde askok erabiltzen dute. 2012. urtean adibidez, 35.000 erabilera egin ziren.