Donostiarra, denboraldi-aurreko estropada batean (Argazkia: Donostiarra)
KAE-1 Ligako lehenengo bi estropadetan zortzigarren postuan geratu ostean, goruntz egitea lortu du Donostiarrak, eta sailkapen orokorrean postu bat gora igo da. Izan ere, Pasaiako XXIX. Bandera egon zen jokoan, atzo goizean, eta Xabier Zabalaren kuadrilla bosgarren talderik azkarrena izan zen; laugarren sailkatutik bi segundora. Itsasoko Amak eskuratu zuen bandera, ibilbidea Donostiarra baino 16 segundo azkarrago egin ostean. Beraz, lan duina eta txukuna egin zuen Donostiako taldeak, gainera,
platanito traineru berriarekin lehiatu zen lehen aldiz,
Torrekua II izenarekin bataiatu dutena.
Eremu ezagunean aritu ziren arraunean atzo Donostiarrakoak, negu osoa Pasaian entrenatzen igaro baitute. Datorren asteburuan ere, eremu ezagunean jokatuko dute Ligako laugarren jardunaldia. Izan ere, Kontxako uretan, Donostiarra-Kaiarriba VI. Bandera egongo da jokoan, larunbatean, 17:00etan. Berriro ere sailkapenean zertxobait gora egiteko aukera izango du etxeko taldeak.
PASAIAKO XXIX. BANDERA. SAILKAPENA:
- Itsasoko Ama: 20:00,97 (12 puntu)
- Zierbena: 20:04,15 (11 p)
- Lekittarra-BM: 20:04,70 (10 p)
- Trintxerpe: 20:14,26 (9 p)
- Donostiarra: 20:16,36 (8 p)
- Ondarroa: 20:23,41 (7 p)
- Getaria: 20:44,18 (6 p)
- Elantxobe: 20:45,90 (5 p)
- Santoña: 20:51,39 (4 p)
- Camargo: 21:02,11 (3 p)
- Zarautz: 21:11,39 (2 p)
- Orio: 21:20,65 (1 p)
KAE-1, SAILKAPEN OROKORRA:
- Zierbena: 35
- Lekittarra: 32
- Itsasoko Ama: 29
- Trintxerpe: 25
- Ondarroa: 24
- Getaria: 19
- Donostiarra: 18
- Santoña: 14
- Zarautz: 12
- Busturialdea – Elantxobe: 10
- Orio: 9
- Camargo: 7