Alex Prior, lortutako urrezko dominarekin (Argazkia: Fortuna K.E.)
Fortuna Kirol Elkarteko Alex Prior amaratarrak gurpil aulkiko esgrimako munduko txapelketa irabazi du. Zehazki, atzo jokatu zuten lehia Varsovian (Polonia), eta 23 urtetik beherako mailan onena izan zen Prior, sable modalitatean.
Hong Kong-eko tiratzaile baten aurka, 15 – 12ko emaitza lortu zuen finalean Priorrek. Hurrengo lehia Hungarian izango du, Budapesten; bertan, senior mailako munduko txapelketa egongo baita jokoan, abuztuaren 5etik 9ra.