Ana Isabel Martinez, Mustang Elxeko elastikoarekin (Argazkia: cbmelche.es)
Bera Bera Eskubaloiak Ana Isabel Martinez izango du datorren denboraldiko taldean. Elxekoa da izatez Martinez, 21 urte ditu, eta azken denboraldietan Elche Mustang taldean jokatu du. Lehen lerroko jokalaria da, eta Espainiako Selekzioarekin ere egin du debuta aurten.
Elcheko zuzendaritzan aldaketak egon dira, eta ondorioz, bi kluben arteko hitzarmena atzeratu egin dela azaldu du Bera Berak. Hala ere, azken orduko ezustekorik ezean, Ana Martinez Bera Berako jokalaria izango da datorren denboraldian.”Lehenengo lerrorako jokalari oso ona da. Gaztea da, baina bere taldean ardura hartzeko gai izan da”, adierazi du Bera Berako Tati Garmendiak.
Kolaborazio kanpainarekin aurrera jarraitzen du Bera Berak, eta aurrekontua osatuz gero, beste jokalari bat fitxatu nahi du talde teknikoak.