Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, haren bikotekidea Urumea ibaitik atera eta gero
41 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, genero indarkeria delitu bat egitea leporatuta. Joan den gauerdi aldera, gizon batek Sos Deiak larrialdi zerbitzura deitu du, poliziak Donostiako Ramon Maria Lili kalera joan zitezela eskatuz. Ertzainak hara joan direnean oldartu egin zaie gizona, eta mehatxu egin dio bikotekideari.
Segurtasun Sailak lekukoak aipatuta jakinarazi duenez, Urumea ibaira erori da bikotekidea, eta zauritu egin da. Suhiltzaileek atera dute ibaitik. Erietxean artatu behar izan dute andrea, eta atxilo eraman dute gizona.