Jose Manuel Balentziaga 'Balentxi' omenduko dute igandean
Jose Manuel Balentziaga ‘Balentxi’ apaiz eta euskaltzalea zena omenduko dute igandean, hilaren 14an. Omenaldia Nautikoan egingo dute, 12:00etan. Parte Zaharreko bizilaguna Nautiko inguruan hil zen itota, eta urtero bezala, ekitaldi omenaldi bat egingo diote bertan.