Donostiarra zazpigarren postuan sailkatu da etxeko estropadan
KAE-1 Ligako laugarren estropada jokatu dute larunbata arratsaldean, Kontxako uretan, hiru txandatan banatuta. Lau luze egin dituzte traineruek, eta gorabeheraz beteriko lehia izan da. Izan ere,txanda bakoitzean atzetik aurrera egin dute irabazleek, azken luze bikaina eginda.
Itsasoko Amak eskuratu du bandera, 20 minutu eta 31 segundoko denborarekin. Donostiarrak zazpigarren postuan bukatu du, 21 minutu eta 16 segundorekin. Bigarren txandan aritu dira etxekoak,lehenengo kaletik, eta oso indartsu hasi badira ere, beheruntz egin dute txandak aurrera egin ahala. 5 mnutu eta 16 segundoko denbora egin du Donostiarrak lehen luzean, Zierbenak eta Getariak soilik hobetu duten marka. Hasierako grina, baina, larrutik ordaindu dute hurrengo luzeetan, eta azkenean ezin izan diote erritmoari eutsi.
Honela geratu da Donostiarra-Kaiarriba VI. Banderaren sailkapena:
1-Itsasoko Ama, 20:31
2-Lekittarra, 20:41
3-Zierbena, 20:43
4-Ondarroa, 20:53
5-Trintxerpe, 20:55
6-Getaria, 20:58
7-Donostiarra, 21:16
8-Zarautz, 21:30
9-Busturialdea, 21:32
10-Santoña, 21:44
11-Orio, 21:47
12-Camargo, 22:10
KAE-1 Ligaren sailkapen orokorra horrela dago orain:
1-Zierbena, 45 puntu
2-Lekittarra, 43
3-Itsasoko Ama, 41
4-Trintxerpe, 33
5-Ondarroa, 33
6-Getaria, 26
7-Donostiarra, 24
8-Santoña, 17
9-Zarautz, 17
10-Busturialdea, 14
11-Orio, 11
12-Camargo, 8
Hurrengo estropada Orion jokatuko dute, uztailaren 20an. Bixigu Eguneko VI. Bandera izango da.



