Esklerosi anizkoitza duten pertsonen alde busti egin dira herritarrak
Esklerosi anizkoitza dutenen aldeko elkartasun keinua egin dute gaur hainbat hiritan, Donostian ere. Hain zuzen ere, ‘Busti zaitez!’ leloarekin, hondartzak hartu dituzte igande goizean, eta hainbat herritar eta aurpegi ezagun urtetan sartu dira esklerosi anizkoitza dutenei elkartasuna adierazteko.
Busti zaitez dinamika gizartea sentsibilizatzeko ekintza bat da, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza eta igerilekuetan gauzatu dute gaur. Urtero milaka biztanlek parte hartzen dute kanpaina honetan. Iazko kanpainan 90.000 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte, eta 1.200.000 metro solidario bete zituzten igeri egiten.