Txikijazzeko bi jardueratan izena emateko epea zabalik da

Txikijazzeko bi jardueratan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da, eta gaurtik aurrera egin ahal izango da hori Jazzaldiko Informazio Bulegoan (Okendo Plazan). Jarduera horiek DJ Makalaren sorkuntza tailerra eta Blamiren kamiseta tailerra dira. Gaurtik aurrera egongo da zabalik bulegoa eta ordutegia hau izango da: Uztailaren 15etik 19ra: 09:00-14:00 / 16:00-19:00 Uztailak 20 eta 21: 09:00-14:00 Uztailak 22: 09:00-14:00 / 16:00-19:00 Uztailak 23: 09:00-14:00 / 16:00-21:00 Uztailaren 24tik 28ra: 09:00-21:00.
HITZAkide HITZAkide