Jazzaldirik berdeena lortu nahi dute
garraio publikoa erabiltzeko gomendatzen diete. Autoa erabili behar izan ezkero, eserleku guztiak betetzeko gomendatzen dute, eta bestela, bizikletaz ibiltzea edo oinez joatea aukera onenak direla gogorarazi dute.
Segurtasunari dagokionean, haur txikiekin bozgorailuen ondoan jartzea ez dela batere gomendagarria aipatu du Martinek. Hala, agertoki itxietan, 12 urtetik beherako haurrentzat belarrietarako tapoi bereziak banatuko ditu antolakuntzak.
Birziklapenaren, garbiketaren eta segurtasunaren alde egingo dute antolatzaileek uztailaren 24tik 28ra egingo den jaialdian.
48. Jazzaldia datorren astean izango da, uztailaren 24tik 28ra, eta iraunkortasuna izango du ezaugarri nagusitzat. Halaxe adierazi dute antolatzaileek, gaur goizeko prentsaurrekoan. Zehazki, Miguel Martin Jazzaldiko zuzendaria, Nerea Txapartegi udaleko aholkularia eta Pablo Mazo Heinekeneko harreman publikoetako arduraduna izan dira agerraldian. Bost egunez jazz musika izango da aurten ere hiriko protagonista nagusia, eta Txapartegiren hitzetan, “inoiz izandako Jazzaldirik iraunkorrena” izatea nahi dute. Horretarako, ia azken 15 urteetan egin duten moduan, birziklapenaren, garbiketaren eta segurtasunaren alde egingo dutela jakinarazi du Martinek. Heineken da Jazzaldiaren babesle nagusia, eta Txapartegiren hitzetan ez da kasualitatea botila berdea izatea eta agertoki berde bat izatea. “Konpromisoa eskatu nahi diegu Jazzaldira hurbilduko diren guztiei, inoiz baino Jazzaldi berdeagoa izan dezagun”, aldarrikatu du Txapartegik.
Hainbat neurri hartuko dituzte antolatzaileek, Zero Zabor filosofiarekin bat eginez. Deigarrienen artean dago, Kursaaleko terrazan egingo dituzten kontzertuez gozatzeko, ezingo dela hondartzara beirazko botilarik sartu. Hala, hondartza inguruan antolatzaileek beirazko botilak plastiko birziklagarrizko edalontziengatik aldatuko dizkiete bisitariei. Gainera, Mazok azaldu duenez, lehen aldiz plastiko birziklagarriz osatutako garagardo botila berezia egin du Heinekenek, garagardoaz hondartzan gozatu ahal izateko. Azken batean, urtero goizeko zortzietarako Zurriola hondartzan behar den moduan egoteko garbiketa lanetan aritzen dira hainbat langile. Beirazko botilak, ordea, puskatzeko arriskua dago, eta horregatik erabaki dute sarrera debekatzea.
Neurri horietaz gain, Jazzaldiaz gozatuko duten guztiei