Karramarro, Kaiko jaietako kide bat, Zipotz eta Legami. (Argazkia: N. Lizarralde)
Senidetze ekitaldia egin dute Kursaal zubian.
Groseko Zipotz jaiak eta Kaiko Karmengo festak Kursaal zubian elkartu dira gaur eguerdian. Epe berdinean ospatzen diren jaiek bat egin dute. Karramarro, Zipotz eta Legami elkarrekin egon dira, bi auzoetako festazaleek lagunduta. Buruhandiekin eta erraldoiekin irten dira kalejiran Nafarroa Beherea plazatik Zipotz jaietakoak. Bi jai batzordeak 12:30an elkartzekoak ziren, baina Kaikoak hamar minutu berandu iritsi dira.
Eguzkia eta eguraldi ona lagun, Gros eta Kaiko lagunak Kursaal inguruan izan dira. Talde argazkia egin dute, eta hamaiketako ederra egin dute elkarrekin.
Umorea ez zaie falta bi taldeei. Bi auzoen artean piztutako
liskarra konpondu dutela dirudi. Izan ere, Kaikoek Groseko jaietako panpinak lapurtu zituzten. Zergatik? Ba Groseko jaietako kartel batean Zipotz karramarro bat arrantzatzen irudikatu zutelako. Bi taldeen artean sator bat egon delakoan daude jaizaleak, eta traidoretzat jo dute Groseko jaietako batzordeko kide bat.
-
-
(Argazkia: Nerea Lizarralde)
-
-
(Argazkia: Nerea Lizarralde)
-
-
(Argazkia: Nerea Lizarralde)
-
-
(Argazkia: Nerea Lizarralde)
-
-
(Argazkia: Nerea Lizarralde)
-
-
(Argazkia: Nerea Lizarralde)
-
-
Karramarro, Kaiko jaietako kide bat, Zipotz eta Legami.
-
-
(Argazkia: Nerea Lizarralde)
-
-
(Argazkia: Nerea Lizarralde)