Realeko Belar Hockey taldeko jokalaria Gazte Ibiltariak izeneko lehiaketako irabazleetako bat izan da; Asier Muniain, Oihana Kortazar, Irati Anda eta Ander Izagirre kirolariek gidatuko dituzte gazteak.
Zortzi gaztek 350 km egingo dituzte bizikletan Euskal Herrian zehar. Ainhoa Belzunegi Realeko Belar Hockey taldeko jokalariak parte hartuko du abentura honetan. Guztiak
Gazte Ibiltariak deituriko lehiaketan sarituak izan dira. Bizikletaz gain surfa, eskalada eta mendi martxa ere egingo dute. Asier Muniain, Oihana Kortazar, Irati Anda eta Ander Izagirre kirolariek gidatuko dituzte.
Astebeteko ibilbidea egingo dute Euskal Herrian zehar bizikletan, gastu guztiak ordaindurik. Getxon hasi, Gipuzkoako kostaldean sartu, Donostialdea pasa, Lekunberri eta Etxarri igaro, eta Gasteizen bukatuko dute bidaia.
Pedalei eragiten dieten bitartean beraien egitekoa abuztuaren 4tik 11ra, egitasmoaren jarraipena eta esperientzien berri ematea izango da
Gazteaukera blogean. Horretarako argazkiak, bideoak, bidaiaren kronikak eta ibilbidearen mapak publikatuko dituzte. Informazio guztia Gazteaukerako eta Ibilbideakeko sare sozialetan ere azalduko da.
Gazte Ibiltariak lehiaketan aukeratutako gazteek 20 eta 28 urte bitartean dituzte eta tartean, medikuntza ikasleak, Errealeko Hockey jokalariak, ingeniaritza ikasleak, kazetariak eta irakasleak daude, besteak beste. Denek aitortu dute kirolzale amorratuak direla. Egitasmo hau, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak Gazte-txartelarekin elkarlanean egindako proiektua da eta gazteen artean kirol jarduera sustatzea du helburu.