Baratze publikoak baserritarren lana kaltetu gabe egiteko eskatu du EAJk
Lau Haizeta parkearen inguruan egingo dituzten baratze publikoen lanek Marrus baserriko baserritarren jarduna kaltetuko dutela uste du EAJk, eta “baserritarren ogibidea” errespetatzeko eskatu dio udal gobernuari.
Baratze publikoen egitasmoa aurreikusita dagoen moduan egiten bada, Martuteneko Marrus baserriko 7.000 metro karratu kaltetuko liratekeela jakinarazi du EAJk, eta Martin Ibabe zinegotzi jeltzaleak adierazi duenez, “onartezina litzateke udal gobernuaren egitasmo batek lau belaunaldiz baserritik bizi izan den familia baten jarduna kaltetzea”.
Hori dela eta, hurrengo Osoko bilkuran “egoera aztertu eta inguruko bizilagunen baliabideei kalterik ez egiteko” eskatuko dio EAJk udal gobernuari.


