http://youtu.be/VgveiWI19GI
Hainbat profesional eta auzotarren laguntzari esker, Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak bere aldarrikapenak jasotzen dituen bideo bat plazaratu du.
Bideoa: Parte Zaharrean Bizi Elkartea
Irutxuloko Hitza
Hainbat profesional eta auzotarren laguntzari esker, Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak bere aldarrikapenak jasotzen dituen bideo bat plazaratu du.
Auzoaren arazoak era alai batean islatu nahi zituzten, eta hainbat auzotarrek flashmob bat egin zuten. Joan den ekainean egin zuten. Era guztietako mozorroak jantzita, flashmob honetarako sortutako abestiaren erritmoan aritu ziren dantzan. Trinitate plazako frontoiaren afera, mugikortasun arazoak, terrazak eta kutsadura akustikoa… Elkartearen hainbat aldarrikapen irudikatu zituzten, eta orain bideo batean plazaratu dute.
Parte Zaharrean bizi nahi dut lelopean sortu dute flashmoba, eta hainbat profesionalek eta auzotarrek parte hartu dute. Ekoizpen lanetan aritu dira Olatz Beobide eta Morgancreako Asun Lasarte eta Carlos Rodriguez; Gaztelumendi anaiek Parte Zaharrean bizi nahi dut abestiaren hitzak sortu dituzte; Pascal Gaignek sortu du musika, Aiert Beobidek sortu ditu koreografietako batzuk; Ramon Agirre aktoreak kantatu du; eta Asier Hernandez, Klara Badiola eta Asier Sota aktoreek ere parte hartu dute flashmobean.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea