Jai giroa nagusitu da saninazioetako lehen egunean
egitarau oparoa osatu dute. Triziklo eta motorren lasterketa antolatu du arratsaldean Sustrai aisialdi taldeak auzoko txikienentzat. Latsarien plazan izan da lehia, eta bertan izan da IRUTXULOKO HITZA. Lau mailatako lasterketak egin dituzte, 2 urtekoetatik hasi eta 5 urtekoak bitartean. Lasterketa bakoitzeko lehen hiru sailkatuekin podiumak osatu dituzte, eta ondoren, guztientzako goxokiak banatu dituzte.
Loiolara ere iritsi dira jaiak. Gaur eguerdian hasi dituzte loiolatarrek saninazioak, eta uztailaren 31 arte heldu, gazte zein haurrek gozatzeko