Mikel Egiguren txapeldunordea izan da Binakako Zesta Punta Txapelketan
Beaskoetxea-Irastorza bikotea da 2013ko txapelduna.
Munduko Pilota Batzarrak antolatutako Binakako Zesta Punta Txapelketak baditu garaileak, Beaskoetxea eta Irastorza. Ostiral gauean jokatu zuten finala Beaskoetxea-Irastorza eta Egiguren-Enbil bikoteek, eta lehenengoak izan ziren garaileak 31-35eko markagailuarekin. Beraz, Mikel Egiguren aietearrak ez zuen txapela janzterik izan. Hondarribiako Jostaldi frontoian jokatu zuten finala, harmailak ia guztiz beteak zeudelarik 700 zale ingururekin. Partida hasi eta segituan, Egigurenek pilotakada bat jaso zuen alde batean, baina arazorik gabe jokatu zuen.