
Entzierro txikia egin dute Iruña tabernaren paretik abiatuta (Argazkia: E. Zabala)
Txistularien dianak esnatu ditu gaur loiolatarrak, 9:00etan. Batzuk atzoko parrandatik esnatzen ari ziren, beste batzuk oraindik parrandan zebiltzan, eta zintzoenak, orduantxe ari ziren eguneko jaiari hasiera ematen. Haurrek goiz ederra igaro dute eguzkipean, izan ere, Iruñean egiten duten moduan, Loiolako Iruña tabernaren aurrean ere sanferminak ospatu baitituzte. Zapi gorria lepoan, ozen dei egin diote etxeko txikiek San Fermin santuari. Santua hantxe agertu da, eta txupina bota ostean, entzierro txikia egin dute, Latsarien plazara iritsi arte. Benetako zezenen partez, ordea, ur pistolekin freskatzen aritu diren gazteak izan dira haurren atzetik korrika ibili direnak.
Helduek ere eguraldi ederraz gozatzeko aukera izan dute. Auzoan barrena jai giroa zabaldu dute kantujirarekin;
Eperrak, Kupela, Xalbadorren heriotza, Anttoni eta Antton… herri kanta ezagunak abestu dituzte guztien artean, musikarien laguntzarekin. Eliz kalean bukatu dute jira, eta bertso bazkariari eman diote lekukoa, Beñat Gaztelumendi eta Sustrai Colina bertsolariekin.
Loiolan jaiak ez du etenik izango asteazkeneko egun handia iritsi bitartean, San Inazio eguna, hain zuzen ere. Orduan ospatuko dute loiolatarrek euren egun maitatua. Kukaña, sagardo dastaketa eta nazioarteko folklore jaialdia izango dira eguneko protagonista handiak.
-
-
Loiolako jaietako entzierro txikia. (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Entzierro txikia (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Entzierro txikia (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Kantujira (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Kantujira (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Kantujira (Argazkia: E. Zabala)