Abordatzean izena emateko azken eguna: abuztuaren 1a
http://youtu.be/1MkF5DnLg_U
Donostiako Piraten abordatzea abuztuaren 12an, astelehena, izango da. Bertan parte hartu nahi duten pirata guztiek izena eman beharko dute aldez aurretik. Izena emateko azken eguna abuztuaren 1a izango da. Informazio hau guztia bidali behar da abordaia@gmail.com helbidera: Baltsaren izena, parte hartzaileen izen abizenak, NAN zenbakia (segurua nahi izanez gero) eta auzoa/herria. Pirata guztiek izena eman eta gero, antolatzaileek txandak banatuko dituzte, eta mezu bat bidaliko diete parte hartzaileei.