Pablo Fernandez, belar hockey taldeko entrenatzaile berria. (Argazkia: Realsociedad.com)
2012. urtetik Italiako hockey selekzioko entrenatzailea da.
Irailaren 2an hasiko da Realeko belar hockey taldea entrenatzen. Pablo Fernandezek entrenatuko ditu hurrengo denboraldian ligako txapeldunak. Entrenatzaile berria argentinarra da, 40 urte ditu eta gorputz heziketako irakaslea da.
Argentina, Euskal Herria, Espainia zein Italiako taldeak entrenatu ditu Fernandezek. 2006-2007 denboraldian Atletico San Sebastian taldeko entrenatzailea izan zen. Azken bi denboraldietan gizonezkoen Ohorezko Mailan jokatzen duen Club Complutense talde madrildarra zuzendu du. 2012. urtetik Italiako hockey selekzioko entrenatzailea da.