Denak Nahiarekin, Igeldoko haurrari laguntzeko jaia

Nahia de Cos-Denak Nahiarekin

(Argazkia: E. Zabala)

Nahia de Cos haurraren alde jai berezia antolatu dute gaur Gipuzkoa plazan. Sei urte dituen Igeldoko haurrak batten izeneko gaixotasuna du, eta tratamendu ahalik eta onena jasotzeko lanean ari da bere familia. Gaixotasun dejenaratiboa da Nahia de Cosek duena, eta pixkanaka bere gaitasunak galtzen ari da. Azken 10.000 euroak falta zaizkie Txinara tratamendu berezi bat jasotzera joateako, eta gaurko jardueraren bidez dirua biltzen ari dira. Jaia 10:00etan hasi da eta 20:00ak arte luzatuko da. Elkartasun pultserak salgai jarri dituzte euro baten truke, haurrentzako tailerrak egin dituzte, eta Donostiako dendariek emandako produktuekin tonbola bat ere jarri dute. Donostiar guztiak gonbidatu dituzte bertatik igarotzera.
HITZAkide HITZAkide