Surfilm Festibalak 70eko surf psikodelikoa eramango du Ondartxora

http://vimeo.com/surfilmfestibal/ondartxo

OndartxoJaialdiak Pasaiako ontziola musikaz beteko du gaur; Mikal Cronin, The Lookers eta Ayo Silver DJak ariko dira zuzenean. John Seversonen 1972ko Pacific Vibrations filmaren kopia zaharberritua ekarriko du gaur Ondartxora Surfilm Festibalak. Filmak musika psikodelikoak eta surf munduak izandako harremanaz, eta 1970eko hamarkadako garaiaz dihardu. Filmeko irudiak pantaila handian ikusi ahal izango dira, zuzeneko musikarekin. Ziburuko The Lookers garage punk taldea hasiko da jotzen. Mikal Cronin Laguna Beacheko surflariak MCII lan berria aurkeztuko du; San Frantziskoko underground-etik garage musika ekarriko du; eta 60ko hamarkadako pop musika eta gitarrarekin hainbat abesti ere eskainiko ditu. Ayo Silver! DJen musikarekin bukatuko da gaua. [box]Surfilm Festibala gaur Ondartxon 21:15 Pacific Vibrations 21:30 The Lookers 22:30 Mikal Cronin 00:00 Ayo Silver Djak Sarrerak: 18 euro (2 edari barne). [/box]
HITZAkide HITZAkide