
Donostitruk azoka, suhiltzaileen egoitza zaharrean. (Argazkia: E. Lizarralde)
Hilaren bigarren larunbatero bezala, Donostitruk azoka egingo dute gaur. Bigarren eskuko merkatua Easo kalean egingo dute, Suhiltzaileen egoitza zaharrean. 40 postu baino gehiago egongo dira bertan, eta arropa, osagarriak, liburuak, eta CDak salduko dira. Zortzi postu zenbait elkarteren esku egongo dira. Goizean izango da zabalik azoka, 10:00etatik 14:00etara.