Manifestazio burua.
Aste Nagusiari hasiera ematen dion kanoikadaren atarian, Donostian manifestazio bat egin ohi dute euskal gatazka politikoaren konponbidearen alde. Aurten ez da desberdina izan, eta bi mila lagun inguru bildu ditu manifestazioak,
Sasi guztien gainetik, Euskal Herria martxan lelopean, EH Bilduk deituta. Koalizioko kideek eraman dute pankarta; Donostiako zinegotzi Jon Albizuk, tartean.
Bulebarretik abiatu da martxa, eta Hernani eta San Martin kaleetatik igaro eta gero, Okendo plazarantz abiatu da. Bertan amaitu da manifestazioa, eta bertan hartu du hitza Sortuko ordezkari Joxean Agirrek. Sortuko kideak adierazitakoaren arabera, Espainiako estatuari “aski da” esateko garaia da. “Krisi sakon eta orokorrean murgilduta dago estatu espainola, eta krisi atal guztien atzetik estatua beraren ezaugarriak agertzen dira nabarmen”, esan du, eta Espainia “ustelduta” dagoela berretsi du. Arlo ekonomikoa ez ezik, estatuaren eredua ere krisian dagoela azpimarratu du. “Duela hiru hamarkada inposatutako ereduak porrot egin du, baina porrot horren aurrean Estatuak proposatutako irtenbidea ez da trantsizio bat egitearena, zentralismoaren eta ukazioaren apustua baizik, egiazko demokraziaranzko trantsizio bat egin beharrean”, kritikatu du.
Nazio aldarrikapenen aurrean Espainiak mehatxu egiten jarraitzen duela salatu du, “Euskal Herriari erabakitze eskubidea ukatuz eta estatu proiektu bat inposatuz”. Eskubideen urraketek bere horretan jarraitzen dutela ekarri du gogora; kartzeletan, Espainiako Auzitegi Nazionalean eta atxiloketen bitartez. Bestalde, erreformaz erreforma, eta murrizketaz murrizketa, Espainiako Gobernua langileen aurka “inoiz eman den eraso bortitzena” egiten ari dela erantsi du.
-
-
Joxean Agirre, Okendo plazako oholtzan.
-
-
Okendo plazan amaitu da manifestazioa.
-
-
Pankarta eraman duten lagunak.
-
-
Manifestazioa, Okendo plazara sartzen.
-
-
Pegatinak saldu dituzte manifestazioan.
-
-
Manifestariak.
-
-
Manifestazio burua.