Euskalmeten eguraldi iragarpena Aste Nagusirako
Larunbata, abuztuak 10.
Goizean goiz zerua hodeitsu agertuko bada ere, goiza aurrera joan ahala garbitzera egingo du. Eguerdian eta arratsalde osoan zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da, beraz; ipar/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da orduan eta haizeak tenperatura udaberriko balio atseginetan mantenduko du. Egunaren amaieran baliteke hodeiak ugaritzea berriro eta gaueko tenperatura ez da freskoegia izango. Tenperatura maximoa: 23 gradu.
Igandea, abuztuak 11.
Aldaketa gutxi. Goizean goiz hodeiak agertuko dira berriro zeruan eta zirimiri apur bat egiteko aukera dago. Goizak aurrera egin ahala hodeiak gutxituko dira eta arratsaldean zerua oskarbi edo hodei gutxirekin
geratuko da. Ipar-haizea ibiliko da berriro, arratsaldean bizi, eta tenperaturak udaberriko itxura hartuko
du; giroa atsegina izango da. Azken orduetan hodeiak bueltatuko dira. Tenperatura minimoa: 17 gradu. Tenperatura maximoa: 24 gradu.
Datozen egunetarako iragarpena.
Astelehenean ipar-ekialdeko haizea iparrera aldatuko da eta horregatik hodeiak ugariagoak izango dira, ez dugu apenas ostarterik ikusiko eta litekeena da zirimiri apur bat egitea, egunaren bigarren partean
batez ere. Tenperatura, beraz, jaitsi eta freskoa izango da. Asteartearen lehenengo partean eguraldiak
ildo beretik jarraituko du, baina arratsaldetik aurrera hobetzera egiteko joerarekin. Asteazkenetik aurrera eguzkia berriro gailentzeko aukera handia
dago, tenperaturaren igoerarekin.