Ezkila kapitaina eta Mattin, Stop Kaleratzeak mugimenduko kideekin batera. (Argazkia: Lide Ferreira)
Donostiako Piratek Stop Kaleratzeak mugimenduko kide bati Mattinen ahotsa eskani diote eta, Ezkila kapitaina alboan zuelarik, bera izan da txupinazoarekin jaiei hasiera eman diena.
Piratak Zuloaga plazan lehorreratu dira, eta jada hartu dute La Flamenka gunea. Donostia Sutan elkarteko kideekin elkartu dira Abuztuaren 31 kalean. Duela 200 urte bezala jantzita eta antortxak eskuetan zituztelarik, Abuztuak 31 kaletik egin dute ibilbidea. 1813an sufrimendua jasan behar izan zuten donostiarrei omenaldia egin diete.
Ondoren, Kaira hurbildu dira, Ezkila eta Mattiri ongi etorria emateko eta denak batera, La Flamenka gunera joan dira, Aste Nagusi Pirata hasteko.
Parte hartuz, Donostiarron sareak josi lelopean, antolatzaileek herritarrik gabeko jairik ez dagoela aldarrikatu dute eta parte hartzeko deia zabaldu nahi izan dute. Horren harira, aurtengo bost kofradiei ongi etorria eman diete, “elkartasunik gabeko jaia, ez da egiazko jaia” azpimarratuz.
Txupinazoa Etxe Kaleratzeak Stop elkarteko kideak bota du eta Ezkila izan du bere alboan, Pirata Bihurrien kofradiako Uxue, “izan bihurri, izan pirata, gora Donostiako piratak” hitzekin bertan zeudenei zuzendu zaiolarik.
[Gallery=79]