Segurtasun neurri berriak su artifizialetan
Su Artifizialak jaurtitzeko hartu beharreko neurriak arautzen dituen maiatzaren 7ko 536/2010 Errege Dekretua betetzeko xedez zenbait aldaketa egin ditu udalak.
Bulebarra eta Ijentearen parean, eta Garibai eta Peñaflorida parean, ohikoak ziren itxidurak aldatu egin dira. Su artifizialak bertatik jarraitzen zituzten oinezko eta ikusleei jakinarazi zaie Garibai itxi egingo dela Bulebarretik Herri Irratia zenaren estudioen parera eta Bulebarreko itxidura Garibai kalera atzeratuko dela. Gainerako itxidura puntu guztiak ohikoak izango dira. Antolakuntzaren gomendioa suak Kontxako pasealekuan eta hondartzan ikustea da, betiere segurtasuna hobetzeko egindako itxidura berriak errespetatuz.

