http://youtu.be/gsWM8AxQW4s
Piratek kofradiatan antolatzeko apustu sendoa egin dute aurtengo Aste Nagusian. Pirata Bihurriak eta Eskifaia sortu zituzten iaz, eta aurten beste hiru sortu dituzte: Xibaro 77+, Sardiñerak eta Moko.
Irutxuloko Hitza
Bost kofradia izango dira aurtengo aste nagusi piratan.
Piratek kofradiatan antolatzeko apustu sendoa egin dute aurtengo Aste Nagusian. Pirata Bihurriak eta Eskifaia sortu zituzten iaz, eta aurten beste hiru sortu dituzte: Xibaro 77+, Sardiñerak eta Moko. Kartzelan dauden 77 donostiar eta iheslari dabiltzanak ekarriko ditu gogora Xibaro 77+ kofradiak; emakumeen bilgune izango da Sardiñerak; eta Mokok, erromeria, Kantujira eta dantza herrikoiak antolatuz jarri du bere alea.
Kofradiak, jaietan herritarren parte hartze zuzena ziurtatzeko antolatu diren espazio edo egiturak dira. Kofradia bakoitzak piraten filosofiarekin bat egin du, hau da: euskaldunak, parekideak, parte hartzaileak eta auzolanean ariko dira. Guztiek identifikagarri izango duten txalekoa eramango dute. Bakoitzak bere txalekoa eraman arren, pirata guztiek ikur berdin bat ere izango dute: zapi beltza jantziko dute lepoan.
Kofradia bakoitzak bere egitarau propioa garatu du: “Hamaika egitarauz osaturiko izango den jaia dugu helburu, Aste Nagusi asko bilduko dituen Aste Nagusi bat”, nabarmendu dute Markel Ormazabal eta Irati Salsamendi piraten bozeramaileek goizean egindako agerraldian.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea