(Argazkia: Donostiako Festak)
Konstituzio plazako oholtzak Aste Nagusiaren irekieran urtero egiten den txistulari kontzertua hartuko du 20:30ean. Aurtengoa, ordea, urteetakoa baino emanaldi bereziagoa izango da. Hilaren amaieran 200 urte beteko dira Donostia erre eta suntsitu zutela, eta hori izango dute ardatz kantu guztietan. Joxemari Usandizaga (1887-1915) donostiar konpositore handiak egun hartako biktima guztiei egin zien ereserkiaz hasiko dute emanaldia. Horretaz gainera, Raimundo Sarriegi musikaria ere hartuko dute gogoan. Euskal Herri osoko 90 bat txistularik parte hartuko dute Jose Ignacio Ansorenaren zuzendaritzapean. Eskola-Gurutziaga Korua, Juan Jose Ocon, Eskolako Lorezainen Konpartsa, Dantzari Taldea, Josetxo Fuentes eta Donostiarra Metal Bostekoa ere izango dira kontzertuan,