(Bideoa) Festetako boluntarioak izan dira protagonista
http://youtu.be/OhNnjyRyNCQ
Donostia Aste Nagusiko jaietan murgildu da. Kanoikadak eman dio hasiera festari, Alderdi Ederren. Festetako boluntarioekin batera kantatu dute udal ordezkariek Artillero, eta boluntarioak izan dira lehen ekitaldi honetan protagonista. Bideo honetan boluntario batzuekin hitz egin du Irutxuloko Hitzak, eta kanoikadaren laburpena bildu du.
Txistularien alardea Konstituzio plazan
Konstituzio plazako oholtzak Aste Nagusiaren irekieran urtero egiten den txistulari kontzertua hartu du, eta jendetza bildu da. Joxemari Usandizaga (1887-1915) donostiar konpositore handiak 1813ko abuztuaren 31ko biktima guztiei egin zien ereserkiaz hasi dute emanaldia.

