700 puxika bota dituzte zerura, azkeneko urteetan hildako zezenen omenez.
Askekintza Animalistak Donostian zezenketak ez direla egingo ospatu du. Zezenketen aurkako manifestazioak egin ohi dituzte azken urteetan, baina aurten ekitaldi ospakizun berezia egin zuten eguerdian. Batetik, 700 puxika bideodegradagarri zerura bota zituzten Alderdi Ederren, hildako zezenen omenez. Bestetik, elkarretaratzea egin zuten.
“Donostia hiri antitaurinoa izendatzea nahi dugu, Bartzelonak egin zuen bezala”, esan zuen Lide Trekuk, Askekintza Animalistak taldeko bozeramaileak. “Nahiz eta aurten Donostian zezenketarik ez egon, horrek ez du esan nahi etorkizunean agintariak aldatzen badira zezenketak egongo ez direnik”. Taldeko kideek eskatu zuten “zezenen sufrimendua eta herritarren gehiengoaren ahotsa” haintzat hartzea.