
Iñaki Aranaren omenezko errugbi txapelketa jokatzen ari dira Aste Nagusian, hirugarrenez. Arana Bera Bera errugbi taldeko jokalaria zen, eta duela lau urte zendu zen moto istripu batean, 22 urte zituela. Haren omenez hartu dute Zurriolako hondartza azken hiru urteetan, aurten ere.
Giro ederrean aritu dira goizean hondartzan, errugbian, Sagues aldean. Jokalariek oinutsik jokatu dute, halaxe behartzen baitu txapelketako araudiak. Jende ugari hurbildu da lehiak ikustera; hala ere, eguzkiak lagun, hondartzazaleak askoz gehiago izan dira, uda sasoiko egun paregabe batean normala den bezala. Partidetan Bera Berako jokalariak izan dira, talde desberdinetan banatuta. Beste hirietatik ere etorri dira txapelketan parte hartzeko; Biarritzetik, kasu.