(Bideoa) Pirata bihurriek jolasez gozatu dute
http://youtu.be/Egz3Uia6FQE
Pirata Bihurrien kofradiak igandea erromeriarekin hasi du. Pirata txikiak bere gurasoekin La Flamenka gunera hurbildu dira, familiarteko giro apartaz gozatzeko. Bertan, antolatzaileek umeentzako zenbait jolas prestatu dituzte, sokatirarena eta zapiarena, besteak beste. Baina txikiak ez dira jolastu duten bakarrak izan, gurasoek ere parte hartzeko aukera izan dute.
Eguerdi aldera, bazkari herrikoia egin dute eta bakoitzak bere bazkaria etxetik ekarri du, denon artean ekarritakoa elkarbanatzeko helburuarekin. Arratsalde partean, musika izango da protagonista. Laiotz taldeak joko du, eta Eskifaia Kofradia bertaratuko da.

