Abordatzerako prest dago dena
Urduri daude piratak dagoeneko. Kaiko arranpan daude dagoeneko pirata bihurri asko, euren baltsetara joateko baimena jasotzeko zain. 17:00etan botako du txupina Ezkila kapitainak, eta ondoren, abordatzeari ekingo diote. Bien bitartean, kantari aritu dira denbora pasa. Urez betetako globoak botatzen ere ausartu dira batzuk.


