
Andoni Beriain. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Andoni Beriainek badu esperientzia Abordatzean, Donostian bizi den andoaindarrak maiz parte hartu izan baitu. Aurten baltsa berezia osatu du lagunekin batera, zaborretan topatutako plastikozko bi hamaka jarri baitituzte. Goiz joan dira kai aldera: “9:30erako etorri gara, denborarekin, beti ilarak egoten dira eta bestela agobiatu egiten gara. Zaborretan topatu nituen bi hamaka eta hartu egin nituen; gutxi pisatzen dute eta poltsekin lotzeko erraza izango da”.
Kontxara iritsiko ote diren, ordea, ez dute oso argi. “Hamaka bakoitzean bi jarriko gara, eta beste bat erdian. “Iaz sei lagun ginen eta bi iritsi ginen baltsan”, gogoratu du.