Aste Nagusiko lehen saskiratzeak egin dituzte Sagueseko kaiolan
Abian da Aste Nagusiko Saskibaloi Lehiaketaren seigarren ekitaldia, Easo Saskibaloi Taldearen laguntzarekin. Txapelketak bihar arte iraungo du, goiz eta arratsaldez jokatuko dituzten partiden bitartez. Lehen norgehiagokak gaur izan dira, eta ikusmina sortu dute Sagueseko kaiolara hurbildu diren zale eta jokalarien artean.
Aste Nagusiak tarte gehiago eskainiko dio saskibaloiari. Hain zuzen ere, Askatuak taldeak antolatuta, Aste Nagusia 3×3 Street Basket Txapelketa jokatuko dute ostiral arratsaldean eta larunbatean, kasu honetan egun osoan.