Bazkariarekin indarberritu dira piratak arratsaldeko abordatzerako
http://youtu.be/GKawy3msmkk
Piratek bazkari ederra prestatu dute Zuloaga plazan. Baltsak txukun-txukun loturik utzi dituzte kaian, eta arratsalderako indarberritu dira. Paella erraldoitik plater bana hartu dute, entsalada pixka bat, eta postrerako, txokolatezko kopa. Edariak ere ez du hutsik egin, eta sagardoarekin freskatu dituzte eztarriak.
Goizean egin bezala, arratsaldean ere Ttan Ttakun irrati libreak zuzenean emango du Kaian gertatzen denaren berri. 107.2 sintonian edo Internet bidez, ttanttakun.com-en.