Donostia abordatu dute 3.000 piratak, euripean
http://youtu.be/unMvatKUlHA
Aurten ere, hamaikagarren urtez jarraian, Donostia abordatu dute 3.000 pirata inguruk. 350 baltsetan banaturik, kaiko arranpatik uretaratu dira pirata guztiak, euripean. Ezkila kapitainak txupina bota ostean, Kontxarako bidea hartu dute piratek euren baltsekin. Stop kaleratzeak elkartearen izenean, “izan pirata, ez korsario” aldarrikatu dute; gaur egun korsarioak banketxeak direla salatuz. Musikak alaitu du giroa. Ikusleek ere ez dute hutsik egin aurtengoan.