
Ane Kintana, bere lehengusu eta lehengusinekin. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Ane Kintana gustura ari da baltsa osatzen bere lehengusuekin batera. Lehen aldiz parte hartuko dute Abordatzean, eta familia giroan gainera; Donostia, Trintxerpe eta Zumaiako lehengusuak elkartuta. “Betidanik ongi moldatu gara eta gogoa genuen parte hartzeko, kuadrilla moduan”.
Egurren gainean autoetako eguzkitakoak jarri dituzte, erosoago joateko. “Azken momentuko gauza izan da. Egurrak bagenituen, eta gainean jartzean minik ez hartzeko denda txinatar batean eguzkitakoak erosi eta jartzea erabaki dugu”, azaldu du Kintanak. “Askok esan didate arratsaldekoaz batetik oso ongi pasa dutela, eta bestetik, oso gaizki, beraz, ikusiko dugu”.