Kontxara iritsi dira piratak, ahal bezala
Kaitik abordatzean ateratako 3.000 piratek Kontxara iristea lortu dute pixkanaka. Ahal bezala egin dute ibilbidea, eta asko baltsa puskatuarekin edo baltsa gabe iritsi dira. Kontxan ere jende asko bildu da piratak nola iristen ziren ikusteko, eta txalo artean jaso dituzte. Ondoren, baltsak desmuntatu eta kamioietan sartu dituzte erabilitako materialak.
- Piratak, Kontxan lehorreratzen. (Argazkia: Estitxu Zabala)